Edinburgheko Jaialdia
Edinburgheko Jaialdia (ingelesez Edinburgh Festival) Eskoziako Edinburgh hiriburuan urtero ospatu ohi den nazioarteko arteen jaialdi bat da, zeina abuztuan zehar ospatzen den. Nagusiki musika eta antzerkigintza arteen inguruko jaialdia da.
Jaialdia hau Rudolf Bingek 1947an sortu zuen, udaro hiru asteetan zehar ospatzen da. Bertan mundu guztiko antzerki taldeek beren antzezlanak antzezten dituzte; antzerki munduan hasiberriak direnak ere jaialdian parte hartzen dute, adibide gisa T. S. Elioten The Cocktail Party (1949) eta Thornton Wilderen The Matchmaker (1954) antzezlanak dira.
Aldibereko Edinburgh Fringe ekitaldiak antzerki talde amateurrak erakartzen ditu, adibide gisa Tom Stopparden Beyond the Fringe (1960) eta Rosencrantz & Guildenstern Are Dead (1966). Musikari dagokionez, jaialdiak hainbat eta hainbat kontzertu, emanaldi eta nazioarteko konpainien operak, orkestra eta bakarlarien parte hartzeak izan ohi ditu.
Bestalde, jaialdi honen barnean, 1947an sortu zenetik Edinburgheko Zinemaldia ospatu ohi da.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edinburgheko Jaialdiaren webgunea (Ingelesez)